Mondrak uztaileko campuserako izen-ematea ireki du

0
245

Campusa uztaiaren 1etik 26ra egingo da, eta 2015. urtetik 2010 bitartean jaiotako pertsonek parte hartu ahalko dute. Laguntza ekonomikoa beharrezkoa duten familiendako deialdia ireki du Udalak.

Bigarren agiria: Udala / Beheko testua, artxiboko argazkia, 1. agiria eta kartela: Mondra.

Campusa Mojategiko instalakuntzetan egingo da, uztailaren 1ean hasi eta uztailaren 26an amaituko dena, beraz aurten 4 asteko luzera izango du:

  1. astea uztailaren 1etik 5era
  2. astea uztailaren 8tik 12ra
  3. astea uztailaren 15tik 19era
  4. astea uztailaren 22tik 26ra

Edozein astetan izena emateko aukera izango duzue, eta asteak nahi dituzuen bezala konbina ditzakezue.

Ordutegia ondorengoa izango da:

∙ 8:30-9:30 zaintza ordua

∙ 9:30-13:30 kanpusa (astean behin txangoa egiten dugu, eta 16:30ak arte luzatzen da)

Aurten ere, zaintza orduetan eskolako lanak egiteko aukera egongo da prestatuak dauden irakasleekin, eta horretaz gain bizikidetzako balioen lanketa ere emango da.

Aurten adin tartea 2015ean jaiotakoetatik 2010ean jaiotakoetara da.

JARDUERAK

Aurten, urtero bezala, futbola landuko dugu, hori baita gure udalekuen helburuetako bat, baina adin tartea kontutan izanik beste kirol jarduera gehiago eskaintzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Hau horrela izanda, saio denak ludikotasunera eta gaztetxoen oinarrizko gaitasun motorren garapenera bideratuak izango dira, besteak beste joko jolas tradizional, atletismo, mendi irteera, ur jolas, eta beste askoren bidez.

KONTAKTUAK

Behar duzuen edozein informazio jaso ahal izateko, ondorengo bideetara jo dezakezue:

∙ Email: kanpusak.mondracf@gmail.com

Kanpusa aurrera doan bitartean argazkien bidezko jarraipena egin ahalko da klubeko sare
sozialen bidez.

∙ Instagram: Mondracf

PREZIOA

Zaintza ordutegia aukeratzen duzuenoi asteko 15 euroko gehigarria ordaindu beharko duzue.

IZEN-EMATEA

Izen-ematea prozesuak 2 pauso ditu:

  1. Izen-emate orria kanpuseko emailera bidali edo futbol eskolako ordutegian futbol eskolako koordinatzaileari (Markel) ematea.
  2. Dirua kanpuseko kontu korrontera sartzea parte hartuko duen seme alabaren izen-abizenak kontzeptu bezala jarriz.

Izena emateko azken eguna ekainaren 15a izango da.
Kontu Korronte zenbakia:
ES15 3035 0001 56 0010157329

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen