Mondrak Urolaren aurka galdu du Mojategin (1-2)

0
260

Mondrak arratsaldean jokatu du Urolaren aurka Mojategin. Lehen zatiko 40. minutuan Mondrak aurrea hartu du markagailuan, eta Andoni Etxeberriak egin du talde sarrailagilearen gola. Urolak partidua berdintzeko pare bat aukera izan ditu atsedenaldira iritsi aurretik, baina Gaizka Iturriotz Mondra taldeko atezaina bikain aritu da. Atsedenaldia 1-0 emaitzarekin iritsi da.

Bigarren zatian, Mondrari ez zaio hain ondo joan. Urolak berehala berdindu du partidua, eta norgehiagoka amaierara markagailuan berdinduta iristea lortu duten arren, partidua amaitzeko 5 minuturen faltan Urolak garaipenaren gola sartu du (1-2).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen