Errenteria-Oreretako taldea aurreratu da markagailuan, baina bigarren zatian Anderren eta Ikerren golek markaigailua irauli dute.
Cristian Levisen taldeak aurkari oso gogorra izan du aurrean gaur arratsaldean Mojategin. Partiduari hamaikako honekin ekin dio:
Olano, Aitzol, Durana, Aritz, Danel, Marco, Iñigo, Valle, Arripu, Oxel eta Josu. Lehen zatian ez da gol aukera askorik izan, baina Touring markagailuan aurreratu da 32. minutuan.
Atsedenera 0 eta 1eko markagailuarekin iritsi gara, eta bigarrenean Cristian Levik aldaketak egin ditu, bai eta fruitu onak lortu ere:
Ander Arroyo eta Iker Perez aurrelariek gol bana sartu dute, eta garaipena etxean geratu da. Beraz, Aloña-Mendiren aurkako derbian bezala, taldeak jakin izan du egoera zailari buelta ematen.
Horren ondorioz, Mondra behin-behinean 4. postuan jarri da, eta datorren jardunaldian Urolaren aurka neurtuko ditu indarrak Zumarragan. Aupa Mondra!
Kirolak.net. BOSTGARRENA agertzen da Mondra.