Mondrak Soraluzeri irabazi dio Mojategin

0
620

Gaur arratsaldean Mondra eta Soraluzeren arteko partidua jokatu da Mojategin. Mondraren ligako bigarren partida eta etxean jokatzen duen lehena. Zale ugari hurbidu Mojategira dira taldea animoak ematera.

Lehen zatia hutsean bukatu da. Partidua oso parekatuta egon da eta bi taldeek markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte. Baina bigarren zatian Mondra izan da nagusi eta 10 minututan bi gol egin ditu. Lehenengoa, 48. minutuan, Oxel Luengok baloia sare barrura bidali du. Bigarren gola 58. minutuan iritsi da eta golegilea Josu Arizmendiarrieta izan da.

Gaur lortutako hiru puntuekin Mondrak 6 puntu ditu jada, aurreko asteburuan garaipenarekin debutatu baitzuen Aloña Mendiren aurka.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen