Mondrak puntu baliotsu bat lortu du Deusturen aurka jokatutako norgehiagokan. Bi taldeek partida berdindua jokatu dute, bi taldeek garaipena irabazteko aukerak izan dituzte eta ez dute nagusitasun argirik izan. Azpimarratzeko, gaur, martxoaren 8a, emakumearen eguna dela eta, mondrak beltzez jokatu du, ohiko morearen ordez. Ohorezko Erregional Mailako epaile guztiak morez jantzita zuzendu dituztelako
Deustuk aurrea hartu du markagailuan 21. minutuan, lehen zati gorabeheratsu baten ostean. Bi taldeek aurkerak izan dute gola sartzeko baina etxeko taldea atzetik joan da atsedenaldira. Mondra indartsu irten da atsedenaldiaren ostean, 51. minutuan berdinketa lortu du Iñigo Arizmendiarrietaren gol bati esker. Hortik aurrera, norgehiagoka berriro orekatu da, bi taldeentzako aukerekin, baina bakar batek ere ez du berdintasuna hautsi.
Emaitza honekin, bi taldeek 27 puntu dute sailkapenean, nahiz eta Deustuk taulako abantaila mantentzen du gol aldeagatik. Bitartean, Mondrak jaitsiera postuetatik urruntzen jarraitzen du pixkanaka, mailari eusteko borrokan puntu baliotsua lortuz.
















