Mondrak denboraldiko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean Mojategin Azpeitiko Lagun Onak taldearen aurka. Denboraldia ez da ondo hasi Arrasateko taldearentzat, 1-2 galdu baitute. Lagun Onak aurretik jarri da markagailuan lehen zatiko 25. minutuan, eta bigarren gola bigarren zatia hasi eta berehala egin du.
Hala ere, Mondrak ez du amore eman, eta egindako lanak saria izan du 63. minutuan, Iñigo Arizmendiarrietak lortu duen golarekin. Mondrak erasoan jarraitu du partiduaren amaierara arte, eta aukera ugari izan dituen arren, ez du partidua berdintzea lortu.