Penaltiz eta azken segundoan galdu du Mondrak Bergararen aurka

0
445

Gure taldeak lortu du 75. minutuan Bergara berdintzea, baina arbitroak luzapenean adierazitako penaltiaren ondorioz, Bergarak garaipena eraman du.

Partidua hasi aurretik talde zuri-morea sailkapeneko azken postuan zegoen, eta Bergara azken-bigarrena. Horregatik gaurko puntuak oso garrantzitsuak ziren.

Golak bigarren zatian sartu dira: 73. minutuan bergararrek gola egin dute baina arrasatearrek berehala erantzun dute 75.ean gola sartuz.

Arauzko denbora amaituta, luzapenean epaileak Bergararen aldeko penaltia adierazi du, eta kanpoko taldeak ez du aukera huts egin. Gola sartu eta berehala, epaileak partidaren amaiera adierazi du.

Datorren jardunaldian gure taldeak Deban jokatuko du Amaikak Bat-en kontra. Animo mutilak! Gora Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen