Mondrak Mojategin 2-1 irabazi du gaur arratsaldean Oiartzunen aurka

0
511

Mondra eta bere zaleek eguraldi txarrari aurre egin diote gaur arratsaldean, Oiartzunen aurka, Mojategiko zaleak berriz ere gerturatzeko balio izan duen partida batean. Mondrak Mojategin 2-1 irabazi du Oiartzunen aurka: “Hiru berdinketaren ondoren, iritsi da denboraldiko lehenengo garaipena, Iker Pavon eta Josu Arizmendiarrietaren golei esker”.

Oso aukera berezia izan da, gainera, klubak aurten taldea utzi duten jokalariak omentzeko aprobetxatu duelako. Aukera zoragarria, urteetan zehar klubari hainbeste ekarpen egin eta urteetan zehar garaipenak lortzen jarraitu ahal izan dutenen lana aitortzeko.

Mondrak hiru punturekin hasi du denboraldia Mutriku, Amaikak Bat eta Elgoibarren aurka hiru berdinketa jarraian lortuta. Oiartzun, bere aldetik, sei punturekin iritsi da, txapelketako lehen jardunaldietan bi garaipen eta porrot bat lortuta.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen