Mondrak, Leintz Arizmendik, Mondratek eta Mondragon Unibertsitateak etxetik kanpo jokatuko dute asteburuan

0
174

Mondrak irekiko du asteburu honetako jardunaldia. Arrasatekoak Mutrikura joango dira larunbatean arratsaldeko 17:00etan San Miguel futbol-zelaian Mutrikuren aurka jokatzeko. Lehen bi jardunaldietan berdinketa lortu ondoren, Mondra denboraldiko lehen garaipena etxera ekartzeko asmoarekin zelairatuko da.

Futbolarekin jarraituz, Leintz Arizmendiko neskek, etxean Mariñoren aurkako ligako lehen partidua irabazi ondoren Oiartzunen aurka jokatuko dute asteburu honetan. Partidua igandean arratsaldeko 17:30ean jokatuko da Oiartzungo Karla Lekuona futbol-zelaian.

Larunbatean ere, Mondrate eta Aurrera de Vitoria taldeen arteko areto futbol partidua jokatuko da. Arrasatearrek 18:30ean jokatuko dute Gasteizko Olababe kiroldegian, aurreko asteburuan etxean 6-2 irabazi ostean Kukuyaga Etxebarriren aurka.

Amaitzeko, saskibaloiari dagokionez, Mondragon Unibertsitateak Ulacia Grupo ZKE taldearekin indarrak neurtuko ditu. Etxean ligako lehen partidua Easo Bodegas Mugaren aurka galdu ondoren, Zarauzko taldearen aurka jokatuko du Aritzbatalde kiroldegian arratsaldeko 18:30ean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen