Mondrak, Leintz Arizmendik eta Mondratek etxean jokatuko dute asteburuan

0
333

Futboleko Leintz Arizmendi izango da zelaira irtengo den lehen taldea. Andoni Ezkurraren taldeak Zumaiako taldearen aurka jokatuko du ostiralean, 20:30ean, Mojategin. Ostiralekoarekin, bailarako neskei hiru partida geratzen zaizkie liga amaitzeko eta sailkapenaren erdialdean daude.

Bestalde, Mondrak derbia jokatuko du UDAren aurka igandean arratsaldeko 16:30etan Mojategin. Aurten bi taldeak 31. jardunaldira iritsi dira goiko postuengatik borrokan. Klubak jakinarazi du igandea klubaren eguna izango dela.

Areto futbolari dagokionez, Mondratek ere etxean jokatuko du asteburu honetan. Larunbatean Almi Elorrietaren aurka jokatuko du arratsaldeko 17: 30etan Musakola kiroldegian. Mondrate denboraldi bikaina egiten ari da Hirugarren Mailako debutean, eta une honetan hirugarren dago sailkapenean, liga amaitzeko 5 partida falta direnean.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen