Mondrak, Iker Sanchezen golarekin, bigarren sailkatua garaitu du

0
782

Cristian Levisen taldeak gogotsu jardun du, gaur arte partidurik galdu gabe zegoen Elgoibarren aurka. Zuri-moree golarekin sailkapeneko 4. postuari eutsi dio.

Talde zuri-moreak, etxean Añorgari irabazi ostean, gaur ere arerio zaila izan du: Elgoibar, sailkapeneko bigarrena, partidu bat galdu barik iritsi da.

Lehiari ekiteko, Cristian Levis entrenatzaile zuri-moreak ondorengo hamaikakoa zelairatu du:
Olano, Danel, Durana, Aritz A., Aitzol, Jokin, ‘Arripu’, Iñigo A., Iker Pavon, Oxel eta Josu A.

Lehen zatian talde zuri-moreak kemen handiagoa erakutsi du eta zenbait gol aukera izan ditu.
Agian hauetatik argiena lehen zatiko azken jokaldian izan da: Josuk errematatzea lortu du baina Elgoibarko atezainak baloia atetik urrundu du.

Atsedenaldiaren ostean Cristian Levisek zenbait jokalari zelairatu ditu, eta hauetako batek, Iker Sanchezek garaipenare gola lortu du 82. minutuan. Taldeak eta zaleek gustura ospatu dute gola.

Ondoren, etxeko taldeak errentari eusten jakin izan du, eta 3 puntuak etxean geratu dira. Ondorioz, sailkapeneko 4. postuan da behin-behinean.

Datorren jardunaldian Amaikak-Baten aurka jokatuko du Deban. Aupa Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen