Mondrak hutsean berdindu du Mojategin

0
531

Mondrak ezin izan du berdinketatik pasa arratsalde euritsu honetan Mojategin. Golaren bila zelairatu da taldea, baina aukera argiak izan dituen arren, ez ditu aprobetxatu. Taldeak garaipena merezi izan du une oro, baina gola sartzeko ezintasunak puntu bakarrarekin konformatzera behartu du.

Mondra seigarren postuan iritsi da 20 punturekin 5 garaipen, 5 berdinketa eta bi porroten ondoren, eta Allerruk, orain arte, hamaika puntu baino ez zituen lortu txapelketan zehar jokatutako hamabi partidetan.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen