Mondrak hutsean berdindu du Mojategin

0
444

Futbolak ireki du asteburu honetan kirol jardunaldia. Mondrak Mutrikuren aurka jokatu du larunbat honetan. Cristian Leviren mutilak arratsaldeko 16:30ean zelairatu dira. Mondrak ezin izan du berdinketatik pasa arratsalde honetan Mojategin. Golaren bila zelairatu da taldea, baina aukera argiak izan dituen arren, ez ditu aprobetxatu. Taldeak garaipena merezi izan du une oro, baina gola sartzeko ezintasunak puntu bakarrarekin konformatzera behartu du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen