Mondrak hiru puntuak eskuratu ditu Bergararen aurkako derbian

0
439

Gaur arratsaldean, Mondra eta Bergararen arteko derbian, talde sarrailagileak denboraldiko lehen garaipena lortu du, Asier Sanchezek bigarren zatian sartutako golari esker.

Oro har, partidua nahiko parekatua egon da, eta bi taldeek gola sartzeko aukerak izan dituzte. Hala ere, partidua atsedenaldira 0-0 emaitzarekin iritsi da. Mondrak bigarren zatiko 28. minutura arte itxaron behar izan du markagailuan aurretik jartzeko. Asier Sanchezen gola geldikako jokaldi batean iritsi da, epaileak Mondraren alde seinatutako falta baten ostean.

Partidu osoa.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen