Mondrak hainbat jokalari berritu ditu aste hontan

0
1379

Ander Arroyo, Iker Sanchez, Oxel Luengo eta Unai Estrellak beste urte batez Mondran jarraituko dute. Hauetaz gain Josu Arizmendiarrieta, Xabi Arrizabalaga, Iker Pavon eta Iker Perezek beste urte batez jarraituko dute.

Batzar Orokorrean funtsean “azken urtearen balorazioa egin dugu eta datorren urterako aurreikuspenak azaldu”.

2020/2021ak “denoi ezustean harrapatu gintuen, eta Liga nolabait jokatu ahalko zela zirudien arren, ez da hala izan”.

Ohorezko Erregionaleko taldea izan da “behar bezalako lehiaketa jokatu duen bakarra, Hirugarren Mailara igotzeko. Izan ere, ez da Ohorezko Erregionaleko talderik jaitsi. Taldeek aukeran izan dituzte lehiaketara aurkeztu edo ez, eta guk aurkeztea erabaki genuen”.

Horretarako, “zuzendaritzakook bilera batzuk egin genituen kapitainekin, eta aurrera egin genuen. Baina gero lehiaketa ezer ezean geratu zen, fisikoki ez geunden sasoian eta beste arazo batzuk izan dira”.

Horren ostean, “Zuzendaritzan hausnarketa bat egin genuen, eta aldaketa bat beharrezkoa dela ondorioztatu genuen. Taldea gaztetu behar da, beterano askok inertzia batean daudelarik. Jubenil eta Preferenteko gazteak sartuko dira Ohorezko Erregionaleko ekipoan”.

Horretarako, klubak entrenatzailez aldatu zuen: “Asier Olaizolari eskerrak eman genizkion, eta uste dugu bera ez zela entrenatzaile aproposena. Izan ere, entrenatzaile berria ‘etxekoa’ behar zuen, hemengo harrobia oso ondo ezagutzen duena”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen