Talde zuri-moreak lehen zatiaren hondarrean sartutako gol ‘psikologikoari’ ezin izan dio erantzun Zarauz taldeak. David Muñozen taldeak mailari eusteko 3 puntu oso garrantzitsu lortu ditu.
Bazirudien lehen zatia banakako markagailuarekin bukatuko zela, baina 41. minutuan Aitzolek baloi bat berreskuratu du, erdiratu du eta Zarauzko defentsa batek bere atean gola sartu du.
Ondorioz, atsedenera 2 eta 1eko emaitzarekin iritsi gara, eta bigarren zatian Mondrak jakin izan du gol bateko aldeari eusten. Aurreko astean fitxatutako Ander Iraetak ‘etxean’ debuta egin du.
Gure taldeak sailkapeneko azken postuan jarraitzen du, baina 3 puntu gehiagorekin, garaipen pizgarri bat lortuta. Etxean ere jokatuko du datorren asteburuan Zumaiakoren aurka, aupa Mondra!