Kanpusa apirilaren 14tik 17ra gauzatuko Mojategi futbol-zelaian eta Musakolako kiroldegian.
Testua eta argazkia: Mondragon CF
Mondra Futbol Taldeak, 11. Futbol kanpusa antolatuko du hurrengo Pazko asterako, apirilaren 14tik 17ra. Lau jardunalditan banatuko da, goizeko 09:30tik eguerdiko 13:00etara. Goizeko 9:00etatik 9:30ra zaintza zerbitzua egongo da, kostu txiki batekin.
Futbolaz gain, ekintza desberdinak egingo dituzte, Mojategi futbol-zelaian eta Musakolako kiroldegian. “Horrez gain, garrantzitsuak iruditzen zaizkigun baloreak landuko ditugu ekintza horietan, baita Adimen Emozionala jolasaren bitartez.”
Lana taldeka antolatuko da, titulu nazionala zein 2.mailakoa duten entrenatzaile eta hezkuntzan adituak diren begiraleez lagundurik. Campus-aren prezioa 70€koa izango da, 4 jardunaldiak eta kamiseta barne, norbaiten bigarren anai arrebaren bat apuntatuz gero, %20eko deskontua egingo zaio bigarrenari.
Zeintzuk dira Futbol Campus-aren helburuak?
- Jokalari bakoitzaren ezaugarriak hobetzea
- Banakako eta taldeko lana
- Talde txikietan lan egitea
- Banakako eta taldeko teknikaren hobekuntza
- Oinarrizko taktika irakastea
- Umeari baloreak sustatzea
- Adimen Emozionalaren hobekuntza.
Hau guztia, ondo pasatzeko asmoarekin, adiskidetasunez bizikidetzako oinarriak ikasteko helburuarekin antolatu du Mondrak. “Futbola, taldeko kirola da, baina bestearekiko elkartasuna eta errespetua norberean hasi behar da.”
Interesa dutenek martxoaren 20a baino lehen apuntatu beharko dira hurrengo inprimakia.
Interesa baduzu, apunta zaitez hurrengo inprimakian Martxoak 20a baino lehen.
Plaza mugatuak daude.