Mondrak FIFA 20ko txapelketa batean parte hartuko du asteburu honetan

1
1661

Txapelketa TerceraEH Twitterreko kontuaren arduradunek antolatu dute. Kontuak Hirugarren Mailako eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Ohorezko Mailako partidak komentatzen ditu normalean. Aritz Arizmendiarrieta izango da Mondrako ordezkaria.

Asteburu honetan Mondrak FIFA 20ko txapelketa batean parte hartuko du. Txapelketa TerceraEH Twitterreko kontuaren arduradunek antolatu dute. Kontuak Hirugarren Mailako eta Gipuzkoako, Arabako eta Bizkaiko Ohorezko Mailako partidak komentatzen ditu normalean. COVID-19k sortutako egoera dela eta, Twitterreko kontu honen kudeatzaileek FIFA 20 txapelketa bat antolatzea erabaki dute.

Hasiera batean, Hirugarren Mailako taldeei zuzenduta zegoen txapelketa, baina jasotako eskaerak direla eta, antolatzaileek txapelketa Ohorezko Mailako eta Erregional Preferente mailako taldeei zabaltzea erabaki dute. Hori dela eta, bi txapelketa jokatuko dira, bata Hirugarren Mailako taldeekin, eta bestea, Ohorezko eta Erregional Preferenteko taldeekin. Gainera, Debagoieneko beste talde batzuek ere eman dute izena: UDA, Antzuola, Bergara, Aloña Mendi… Bi txapelketako irabazleek bigarren final bat jokatuko dute.

Mondraren kasuan, taldea nork ordezkatzen duen erabakitzeko, barneko txapelketa bat jokatu dute. Klubeko 13 jokalarik hartu dute parte, Leintz Arizmendiko jokalariak barne. Atzo jokatu zen torneoa, eta Twitch plataformaren bidez zuzenean eman zuten. Ander Ruiz de Azua Mondrako kideak azaldu duenez, “Jende ugarik ikusi zuen finala”.

Lide Zubiaga Leintz Arizmendiko jokalariak irabazi zuen txapelketa. TerceraEH taldeak antolatutako txapelketan jokatu ezingo duenez, bere ordez Mondrak beste finalistak ordezkatuko du, Aritz Arizmendiarrieta. Txapelketa gaur arratsaldean hasiko da, baina aurretik fase bat egingo da, talde askok parte hartuko baitute. Ruiz de Azuak azaldu duenez, “Final-hamaseirenetako kanporaketak erabakitzeko zozketa egin da, 32 taldek baino gehiagok eman baitute izena, eta kanpoan geratu direnek gaur jokatuko dute aurreko fasea. Gure kasuan, zuzenean jokatuko ditugu final-hamaseirenak. “

Mondraren partidak Twitch plataformaren Mondragon1913 kanalaren bidez jarraitu ahal izango dira.

Informazio gehiago hemen: twitter eta Instagram @TerceraEH eta @MondragonCF

Iruzkin 1

  1. Gustauko litzaidake jakitea txapeldunak zergatik ezin duen jolastu?? Uste dut ez dela zentzuzkoa líde zubiagak irabaztea Eta txapeldunordeak eramatea meritua

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen