Mondrak ezin izan du Oiartzunen aurka irabazi

0
289

Mondrak ez du merezi izan gaur arratsaldean Oiartzunen aurka jokatu duen partidua galtzea. Partidua oso parekatua egon da, eta bi taldeek gol aukera ugari izan dituzte. Mondra, lehen zatian zein bigarrenean, markagailuan aurretik jartzen saiatu da, eta baloiarekin aurkariaren ateko langa jo du pare bat aldiz.

Oiartzunen gola bigarren zatiko 65. minutura iritsi da. Oiartzunek zelai erdian berreskuratu duen baloi bat Mondraren ate barrura bidali du. Mondrak azken unera arte borrokatu du markagailuari buelta emateko, baina oraingoan ezin izan du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen