Mondrak ezin izan du Anaitasunaren aurkako partidua irabazi (0-2)

0
428
mondra

Ahalegindu arren Mondrak ezin izan du gaur arratsaldean Mojategin garaipena eskuratu, eta Anaitasunak argi eta garbi erakutsi du zergatik den bigarrena sailkapenean.

Ahalegindu arren Mondrak ezin izan du gaur arratsaldean Mojategin garaipena eskuratu. Beste aste batez Gorka Erañak ez du elastikoa jantzi, eta lesionatuta jarraitzean du.

Anaitasunak argi eta garbi erakutsi du zergatik den bigarrena sailkapenean eta partidua menderatu du lehen minututik. Hala ere, Mondrak markagailua estreinatzeko aukera izan du 5. minutuan, baina epaileak gola baliogabetu du. Gainera 35′ minutuan Anaitasuna aurreratu da markagailuan.

Asier Olaizolak bi aldaketa egin ditu bigarren zatiko 16. minutuan dinamika aldatzeko asmoarekin, eta hobeto ibili dira azken minutuetan erasoan. Baita gola lortzeko aukera pare bat izan du Mondrak. Baina etxeko taldearen joko momentu onenean Anaitasunak bigarren gola egin du garaipena eskuratuz (0-2)

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen