Mondrak Euskal Kopa jokatuko du, eta Mugarri-Ingouk Euskal Ligan jarraituko du datorren denboraldian

0
344

Mojategin lortu zuen garaipenari esker, Mondrak Euskal Kopa jokatuko du. Ander Romeroren taldeak prebia hau jokatu behar zuen txapelketa honetan sartu ahal izateko. Garaipena Iker Pavon eta Jokin Gorostolaren golei esker iritsi zen. Lehen gola Pavonek lortu zuen lehen zatian, eta bigarrena Gorostolaren eskutik iritsi zen partiduaren amaieran. Jokalari zuri-moreak gol honekin amaiera eman zion Mondrarekin egindako ibilbideari.

Mugarri-Ingou

Mugarri-Ingouk Urnietaren aurka denboraldiko partidua garrantzitsuenetako bat irabazi zuen 24-30 emaitzarekin. Patxi Garciaren taldea jaitsiera fasea jokatzen aritu da, eta lau partidak irabazi dituenez, datorren denboraldian Euskal Ligan jarraituko du.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen