Mondra gaur arratsaldean itzuli da lehiaketara Gabonetako etenaldiaren ondoren. Mojategin Mutrikuren aurka jokatu du bina berdinduz.
Partidua oso parekatu batean Mondra izan da markagailuan aurrea hartzen lehena. Partiduko 30. minutuan Andoni Etxeberriak sartu du Mondraren lehen gola, Danel Menaren pase baten ondoren. Menak min hartu du jokaldian eta zelaitik erretiratu behar izan da. Zaleek denbora gutxi izan dute emaitzaz gozatzeko, Mutrikuren lehen gola hurrengo jokaldian iritsi baita. 1-1ekoarekin iritsi da atsedenaldia.
Bigarren zatian berriro egin dute gola bi taldeek (2-2). Mondraren bigarren gola Xabat Otxandianok sartu du. Otxandianok debuta egin du gaur lehen taldearekin.