Mondrak eta Arizmendik etxean jokatuko dute asteburuan

0
450
Santxo

Bitartean, Mondragon Unibertsitatea eta Mondrate etxetik urrun lehiatuko dira. Kanpanzar Arrasatek eta Mugarri-Ingouk berriz atsedena izango dute asteburu honetan.

Mondrak jardunaldia irekiko du larunbatean. Arratsaldeko 16:30ean derbya jokatuko du Bergararen aurka. Asier Olaizolaren taldeak denboraldi honetan jokatuko duen hirugarren partidua, baina oraindik ez du garaipenik lortu. Zaleak Youtuben bidez partidua ikusteko aukera izango dute.

Boleibolari dagokionez, Arizmendik arratsaldeko 17:30ean jokatuko du Aretxabaletako Ibarra kiroldegian. Aurrean Beco Laredo izango du bailarako taldeak. Bi taldeak berdinduta daude sailkapenean, beraz emaitza erabakigarria izango da.

Ordu berdinean, baina etxetik urrun, Mondratek Uxoa taldearen aurka jokatuko du Lamuza Granja kiroldegian, Laudion.  Uxoa da sailkapenaren azkena da, eta denboraldi honetan bi garaipen besterik ez ditu lortu.

Amaitzeko, Mondragon Unibertsitateak aurkari zaila izango du asteburu honetan. Megacalzados Ardoi izango du aurrean, bigarren sailkatua. Partidua igandean arratsaldeko 18:00etan jokatuko da Zizur Nagusiko kiroldegian.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen