Mondrak denboraldiko lehen garaipena lortu du Mojategin

0
468

Mondra Tolosaren aurka aritu da gaur arratsaldean Mojategin, denboraldiko lehen garaipena lortuz. Orain arte Mondrak lau berdinketa besterik ez zituen lortu. Partidua oso parekatua egon da, eta bi taldeek gol aukerak izan dituzte. Oraingoan Mondrak hobeto aprobetxatu ditu izan ditu. Lehen zatiko 22. minutuan, Iñigo Arizmendiarrietak markagailuan aurretik jarri du Mondra. Arrasateko taldeak markagailuari eusten jakin izan du, eta gol horrek hiru puntuak etxean geratzeko balio izan dio.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen