Mondrak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Real Unionen aurka

0
291

Mondrak 2-0eko emaitzarekin irabazi du Irungo Real Unionen aurka aurka jokatu duen partidua. Lehen gola epaileak sarrailagileen aldeko penaltia adierazi eta Iker Sanchezek jaurti ondoren iritsi da. Bigarren gola bigarren zatiko 13. minutuan heldu da. Oraingoan Josu Arizmendiarrietak jaurti du baloia atezain bisitariaren hondora.

Gaur lortutako garaipenarekin, Mondrak 10 puntu ditu jada, eta sailkapenaren erdian kokatu da, 2 garaipen eta 4 berdinketarekin. Datorren astean Andoainera joango da Euskaldunari aurre egiteko.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen