Mondrak denboraldiko azken partida jokatu du 24/25eko “helburuak beteta”

0
2831

Gure taldeak 1 eta 2 galdu du Oiartzunen aurka, baina taldearen gaztetasuna kontuan hartuta, 24/25eko helburuak izan dira “ikastea eta partiduetan konpetitzea”.

Ekipo zuri-moreak hazten jarraitzen du, eta gaur arratsaldean Gipuzkoako Kopako azken lehia izan du, Mojategin.

Aurrean Oiartzun izan du, eta kanpoak 9. minutuan aurreratu dira markagailuan. Eurena izan da partiduko bigarren gola ere.

Mondraren ohorearen gola Alaitz Leiba Forondak sartu du, eta lehia 1 eta 2koarekin amaitu da.

Andoni Ezkurra Zubizarreta entrenatzaileak baloratu du “denboraldi honetako helburuak ikastea eta partiduetan konpetitzea izan direla”.

Taldearen gaztetasuna kontuan hartuta, “helburuak bete egin ditugu eta pozik taldeak egindako lanarekin”. Zorionak eta aurrera Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen