Mondrak denboraldiko 2. puntua lortu du, Amaikak Baten aurka berdinduta

0
499

Epaileak Mondraren bi gol baliorik gabe utzi ditu lehen zatian. Cristian Levisen talde gaztetuak gogotsu jokatu du. Partidua husna bukatu da.

Denboraldiko etxeko lehen partidua jokatu du gaur arratsaldean Mondrak eta Cristian Levis entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du:

  • Atean Gaizka
  • Defentsan Aiti, Durana, Aritz eta Danel
  • Erdialdean Marco, Valle eta Arripu
  • Eta goian Pavon, Josu eta Oxel

Lehen zatian bi taldeek gola sartzeko aukera onak izan dituzte, eta horietako bitan etxeko taldeak baloia sareratu duen arren, arbitroak golak balio gabe utzi ditu jokoz kanpo egon delakoan.

Atsedenaldira husnako berdinketarekin iritsi gara, eta bigarren zatian ere gogoak jarri arren, gure taldeak ezin izan du garaipena lortu.

Berdinketa honekin, denboraldiko bigarren puntua lortu du, eta datorren asteburuan Mutrikun jokatuko du. Aupa Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen