Mondrak denboraldi bikaina borobildu dezake asteburuan [kirol prebia]

0
402

Mondragon Unibertsitateko gizonek, Mugarri Ingouk eta Kanpazar Arrasatek amaitu dituzte ligako txapelketak.

Mondrate izango da arrasateko lehen taldea kantxaratzen, gainera etxean jokatuko duen talde bakarra da. Antiguoko liderraren aurka jokatuko du larunbatean, 16:15etan, Musakolako kiroldegian. Mondratek 3. postuan jarraitzen du eta arerioaren lehen postutik urrun egon arren, bigarren posturako lehian jarraitzen dute.

Gipuzkoako Gorengo mailako Mondrak Ohorezko Erregional mailara igo daiteke asteburuan. Ilintxa taldearen aurka jokatuko dute, larunbatean, 17:00etan etxetik kanpo. Joan den asteko asteko garaipenaren ondoren, ezin izan zuten mailaz igo Aloñaren garaipenarekin. Baina aste honetan bere esku dago denborladia borobiltzea.

Mondragon Unibertsitateko emakumeak ABN Centran Deltal Gurpegui taldearen aurka jokatuko dute etxetik kanpo, zapatuan arratsaldeko 18:00etan. Aurreko asteburuko garaipenarekin 5. postutik 3. postura igotzea lortu zuten. Orain, goiko postuetan mantentzeko lehian jarraituko dute.

Ordu berean, errugbiaren txanda izango da AGR/ERT Sarako Izarrak taldearen aurka lehiatuko da. Saran jokatuko dute zapatuan arratsaldeko 18:00etan.

Hona hemen Arrasate Pilota Taldeko asteburuko kartelera:

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen