Mondrak bihar egingo du debuta ligan Elgoibarren aurka

0
418

Cristian Levis entrenatzailearen aginduetara, Mondra 2021-22 Liga jokatzen hasiko da bihar Ohorezko Erregional Mailan. Lehen jardunaldi honetan Elgoibarren aurka jokatuko du arratsaldeko 16:30ean Mintxeta futbol zelaian.

Mondrak zenbait mugimendu egin ditu egun hauetan denboraldia prestatzeko helburuarekin. Harrobiari begira Manex Villar, Gorka Arizaga, Iker Letona eta Unai Pascual harrobiko jokalariek Ohorezko Erregional Mailako taldearekin egingo dute aurredenboraldia.

Bestalde, hainbat urtez Errealean jokatzen egon ondoren, Danel Mena bueltan da talde sarrailagilera. Ezker hegala indartzeko dator arrasatearra. Gainera Oihan Rodriguez, Iñigo Arizmendiarrieta eta Aitor Marcok beste urte batez Mondran jarraituko dute eta Aitor Azkarate”Aiti”, Josu Durana, Jokin Mujika eta Jon Sanchezek beste urte batez Mondran jarraituko dute baita ere.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen