Mondrak bigarrenari 13 puntu aterata esan dio agur Gorengo Erregional Mailari

0
471

Argazkia MB Artxiboa

Zapatuan, maiatzak 18, jokatu zuen Gorengo Erregional Mailan azken partidua Mondrak. Denboraldia garaipenarekin biribildu zuten, 0-2 gailendu ziren Iraetako futbol zelaian Zestoaren aurka.

Ondorioz, Mondrak 74 punturekin amaitu du denboraldia, bigarren sailkatu den Aloña Mendik baino 13 puntu gehiago dira. Jaun eta jabe izan dira denboraldia hasi eta bukatu bitartean: 30 partidatan, 23 garaipen, 5 berdinketa eta 2 partida besterik ez dituzte galdu. Gainera, bi multzoak kontuan hartuz, ligako onenak izan dira erasoan eta defentsan: 74 gol sartu dituzte, (2 gol baino gehiago partiduko) eta 21 gol jaso dituzte aurka.

Denboraldi hasierako helburua duela hilabete lortuta eta datu hauek ikusita, ea datorren denboraldian Ohorezko Mailan dinamika berean jarraitzeko aukera duen Mondrak.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen