Mondrak, 4 minututan 2 gol sartuz, Bergara derbian garaitu du

0
596

Talde zuri-moreko golegileak gaurko Aitor Marco eta Josu Arizmendiarrieta izan dira. Bergarak luzapenean gol bat sartu du baina epaileak baliorik gabe utzi du. Datorren jardunaldian Urkiren aurka.

Lehen zatian ez da golik izan eta bigarrenean iritsi dira partiduko biak: lehena Aitor Marcok sartu du 62. minutuan eta bigarrena Josu Arizmendiarrietak 66. minutuan.

Minutu erabakiorrak izan dira, beraz. Gainera, Mondra hirugarrena sartzeko zorian izan da, baina eskuadrara zihoan Julen Valleren jaurtiketa Bergarako atezainak urrundu du.

Bergara ere ahalegindu da, eta luzapenean gol bat sartu du baina epaileak baliorik gabe utzi du. Horren guztiaren ondorioz, derbia etxean geratu da.

Gaurko garaipenarekin Gari Nuñez entrenatzailearen taldeak lider jarraitzen du, eta datorren jardunaldian Urkiren aurka jokatuko du Eibarren. Aupa Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen