Mondrak berdindu zuen eta Mondratek galdu zuen atzo jokatutako partiduetan

0
200


Mondrak berdinketa lortu du (1-1) atzo Mutrikun etxeko taldearen aurka jokatutako partiduan. Mondra markagailuan aurreratu zen bigarren zatiaren hasieran Iker Sanchezen golarekin, eta hiru puntuak talde morearentzat izango zirela zirudienean, Mutrikuren gola heldu zen luzapenean.

Bestalde, Mondratek Aurreraren aurka jokatu zuen atzo Gasteizen. Kukuyaga Etxebarriaren aurkako ligako lehen partidua irabazi ostean, Mondratek 3-2 galdu zuen Aurreraren aurka. Arrasateko taldearen golak Zezik eta Kevinek sartu zituzten.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen