Norgehiagoka parekatua izan zen, eta bi golak bigarren zatian sartu ziren. Datorren jardunaldian talde zuri-moreak Amaikak Bat-en aurka jokatuko du.
Mutrikun berdindu ostean, gure taldeak atzo etxean jokatu zuen, azken-bigarren postuan zegoen Oiartzunen aurka. Asier Odriozola entrenatzaileak hasieran ondoko hamaikakoa zelairatu zuen:
- Gaizka Iturriotz
- Aritz Arizmendiarrieta
- Jokin Mugika
- Julen Barrutabeña
- Julen Aranbarri
- Iker Pavon
- Jokin Gorostola
- Mikel Gonzalez
- Gorka Eraña
- Asier Sanchez
- Iker Sanchez
Norgehiagoka parekatua izan zen, eta atsedenera husnako berdinketarekin iritsi ginen. Golak bigarren zatian heldu ziren.
Atzoko emaitzaren ondoren gure taldea 14. postuan dago, eta datorren jardunaldian Amaikak-Baten aurka jokatuko du Donostian. Aupa Mondra!









