Mondrak Mojategin jokatu du gaur arratsaldean Beti Gazteren aurka. Aulkian egon den aldaketaren ondorengo lehen partidua. Beraz, Jorge Santiagok zuzendu duen lehen partidua izan da. Partidua bana berdiketarekin amaitu den arren, Mondrak askoz gehiago merezi izan du. Lehen minututik taldearen jokoan aldaketa bat ikusi da partidua honetan. Mondra erasotzaileagoa ikusi ahal izan da.
Golak bigarren zatian iritsi dira. Beti Gaztek aurrea hartu du markagailuan 63. minutuan, area kanpotik boleaz sartutako golari esker. Hala ere, Mondrak borrokan jarraitu du eta saria penalti moduan iritsi da gehitutako denboran. Beti Gazte taldeko jokalari batek Gaizka Iturriotz atezaina jo du, eta epaileak penaltia adierazi du. Penaltia Iñigo Arizmendiarrietak bidali du ate barrura. Zaleak ere etxera pozik joan dira.