Mondrak balantze orekatua eta harrobia gehiago lantzea onartu ditu

0
483

Klub zuri-moreak Ohiko Batzar Orokorra egin zuen uztailaren 14an, eta pandemia garaiko 21/22 denboraldi gorabeheratsuaren ostean, aurrera begira, 209.000 euroko aurrekontua onartu zuen.

Argazkia: MB artxiboa.

Zuzendaritzak batzarrean baloratu zuen mutilen Ohorezko Erregionaleko taldeak 6. postuan amaitzea denboraldia, ia jokalari guztiak arrasatearrak izanik.

Ekipo oso gaztea den arren, eta pandemia garaian jokatu duen arren, goiko postuan bukatzea lortu du. Cristian Levisek eta Iker Lopezek jarraituko dute lehen taldea zuzentzen.

Tamalez, Ohorezko Kadete mailako taldeak ezin izan dio kategoriari eutsi. Klubak harrobia gehiago landu gura du, eta ildo honetan, Jorge Santiagok klubeko kirol-zuzendari berri dihardu.

Klubaren ekonomiari dagokionez, Zuzendaritzak aurkeztutako balantze orekatua aho batez onartu zuen Batzar Orokorrak. Pandemiaren ostean, eta aurrera begira, datorren urterako 209.000 euroko aurrekontua onartu zuen.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen