Mondrak ate irekien jardunaldiak egingo ditu alebinentzat

0
272

Erregional Ohorezko mailako Mondrak asteburu honetan jokatuko du ligako lehen partidua

Irailaren 14an eta 21ean, Mondrak ate irekien jardunaldi batzuk egingo ditu 2011n jaiotakoentzat (alebin kategoria). Jardunaldiak Mojategin izango dira arratsaldeko 17:00etatik 18:30ra. Haurrek jolasak egingo dituzte, entrenatzaileak eta kirol zuzendaria ezagutuko dituzte, ondoren taldeak egiteko. Joaten diren gurasoei informazioa emango zaie, entrenatzaileak ezagutuko dituzte, eta futbolean hasi nahi duten haurrak apuntatu ahal izango dituzte.

Erregional Ohorezko mailako Mondra

Erregional Ohorezko mailako Mondrak asteburu honetan jokatuko du ligako lehen partidua. Larunbatean arratsaldeko 16:30ean Lagun Onak hartuko du Mojategin. Zaleak ilusio handiz etorriko dira, joan den asteburuan Arrasateko Hiria txapelketa irabazi ondoren.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen