Mondrak aste santuko campusaren izen-ematea ireki du

0
322

2009tik 2014ra bitartean jaiotako neskatila-mutikoentzat dago zuzenduta. Futbolaz gain, bestelako zenbait jarduera ere ospatuko dituzte.

Kartela: Mondra.

Campusa apirilaren 11tik 14ra egingo da, hau da, asteartetik ostiralera, eta ordutegia 9:30etik 13:30era izango da. Aukeran zaintza zerbitzua dago, eta zerbitzu hau goizeko 8:30etik 9:30era eskainiko da.

Klub zuri-moreak campusaren izen-ematea ireki du, eta salneurria 80 eurokoa da. Zaintza zerbitzuaren prezioa 15 eurokoa. Dagoeneko izena eman daiteke bide hauetako batean:

  • mondrakanpusak@gmail.com
  • Instagrameko @mondrakokanpusak
  • Facebookeko @mondrakokanpusak
  • Informazio gehigarria: 667 54 61 86

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen