Mondrak Antzuolari irabazi dio Mojategin (3-0)

0
390

Gaur arratsaldean Mojategiko futbol zelaian jokatu da Mondra eta Antzuolaren arteko partidua. Arrasateko taldea nagusi izan da partidua honetan. Partidua hasi eta berehala aurreratu da markagailuan Iker Perezen golarekin. Mondraren bigarren gola 22. minutuan iritsi da, korner baten ondorioz. Aritz Arizmendiarrietak baloia ate barrura bidali du. Bigarren zatian hirugarren gola egin du Arrasateko taldeak. 80. minutuan izan da eta Aitzol Bengoa izan da golegilea.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen