Debako taldeak 2. zatiaren hasieran gola egin zuen, eta gure taldeak ezin izan zion markagailua buelta eman. Talde zuri-moreak datorren jardunaldian Eibarren aurka jokatuko du.
Mondrak denboraldiko 3. jardunaldia jokatu zuen atzo arratsaldean Mojategin, arerio zuzen baten aurka: Amaikak Bat.
Partiduko gako nagusietako bat Debako taldeak 2. zatiaren hasieran sartutako gola izan zen. Horren aurrean, etxekoak ahalegindu ziren gola egiten baina ezin, tamalez.
Horren ondorioz, gure taldea orain sailkapeneko 16. postuan dago, puntu batekin. Cristian Levisen taldeak datorren jardunaldian Eibarren kontra jokatuko du, aupa Mondra!