Mondrak Aloña Mendiren aurkako derbia jokatuko du denboraldia agurtzeko

0
304

Bihar, larunbata, Mondrak jokatuko du denboraldiko azken partidua. Aloña Mendi izango du aurkari Mojategin arratsaldeko 16:30ean. Partidu honetan bi taldeek ez dute ezer jokoan, biak matematikoki jaitsita baitaude, eta datorren urtean Regional Preferente mailan jokatuko dute.

Xabi Etxeberria Mondra taldeko presidenteak jakinarazi digunez, “ia plantilla osoa mantenduko da datorren denboraldirako. Entrenatzailea aldatuko da, baina oraindik ez dakigu nor izango den. Ilusio handiz eta Erregional Ohorezko Mailara itzultzeko gogoz ekingo diogu hurrengo denboraldiari.”

Biharko partidan, lehen taldeko taldeak ohorezko korridorea egingo dio denboraldi honetan Kopa irabazi duen 1. mailako Infantil taldeari, eta Ohorezko Mailara igotzea lortu duen Kadete B taldeari.

Ohorezko Infantilen finala

Igande goizean Ohorezko Infantilen finalak jokatuko dira Mojategin. Goizeko 10:00etan Tolosak eta Kostkasek 3. eta 4. postuengatik jokatuko dute. Ondoren, eguerdiko 12:15ean finala jokatuko da. Finalean Eibar eta Antiguoko izango dira aurrez aurre.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen