Mondrak Aloña Mendirekin berdindu du denboraldiaren azken partiduan

0
500

Bideoa: Emilio Portalo.

Mondrak jokatu du denboraldiko azken partidua gaur arratsaldean Mojategi. Aloña Mendi izan dute aurkari arrasatearrek. Partidu honetan bi taldeek ez dute izan ezer jokoan, biak matematikoki jaitsita baitaude, eta datorren urtean Regional Preferente mailan jokatuko dute.

Lehen zatiko 20. minutuan Ander Arroyok aurretik jarri du Mondra. Baina pozak ez du asko iraun, Aloña Mendik berdinketaren gola egin baitu 24. minutuan. Emaitza honekin iritsi da atsedenaldia eta baita partiduaren amaiera ere. Partiduaren hasieran lehen taldeko taldeak ohorezko korridorea egin dio denboraldi honetan Kopa irabazi duen 1. mailako Infantil taldeari, eta Ohorezko Mailara igotzea lortu duen Kadete B taldeari.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen