Mondrak 5-0 garaitu du Ikasberri

0
413

Gaur arratsaldean jokatu da Mondra eta Ikasberri taldeen arteko partidua. Partidu garrantzitsua izan da sailkapenean lehenaren eta hirugarrenaren artekoa.

Lehen zatian, hasieratik nagusitu dira. 10. minutuan Iñigo Arizmendiarrietaren golarekin aurreratu dira. Ondoren, jokoan askoz gehiago izatea lortu dute, eta ez diote arerioari aukerarik eman. Azkenean 4-0 joan dira atsedenaldira. Iñigo (2), Iker Perez, eta Andoni Etxeberriak sartu dituzte golak.

Bigarren zatia askoz lasaiagoa izan da, etxekoek abantaila nabarmenaz baliatu dira eta lasaiago jokatu dute. Hala ere, 5. gola lortu dute Andoni Etxeberriaren eskutik. Azkenean 5-0 amaitu da.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen