3. mailako Beasain eta Touringen aurka ariko da Mondra Arrasate Hirian

0
499

Txapelketa irailaren 2an, hurrengo zapatuan, jokatuko da eta bazkideentzat sarrera doakoa izango da. Lehiaketaren 40. edizioa izango da, iaz Mondra irabazlea izanda.

Argazkia: MB artxiboa.

Talde zuri-moreak kategoria bereko taldeen aurka jokatu ohi du udako txapelketan, baina aurten 3. mailako Touring eta Beasain izango ditu aurkari.

Irailaren 2an jokatuko da eta ordutegia ondorengoa izango da: 16.30ean Mondra-Touring, 17.30ean Beasain-Touring eta 18.30ean Mondra-Beasain.

Klub zuri-moreko bazkideentzat sarrera doakoa izango da, eta horretarako beharrezkoa izango da 2022/2023ko bazkide-txartela erakustea.

Bestelako ikus-entzuleentzat (25 urte baino gehiago dituztenek) 5 eurokoa izango da. Iaz talde zuri-moreak irabazi zuen lehiaketa, “zatoz Mojategira animatzera!”.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen