Mondrak 3 eta 2 irabazi dio Zestoari azken unean, Arroyoren golari esker

0
607

Gari Nuñezen taldeak lider jarraitzen du, Zestoari azken unean irabazi ostean, Ander Arroyoren golari esker.

Gaurko partiduko, arratsaldeko 16:30etan jokatu da eta gol askoko lehen zatia bizi izan da Mojategin. Zestoa aurreratu da markagailuan, ondoren Aitzol Bengoaren 2 goli esker itzulia eman diote markagailuari, 2-1 jarriz. Atsedenaldia baino lehen arerioak partidua berdintzea lortu du, aldageletara 2-2 berdinketarekin iritsiz.

Bigarren zatian, Mondra izan da nagusi uneoro baina asko kosta zaie hirugarren gola sartzea. Bigarren zati amaieran, norgehiagoka menderatzen ari ziren, baloiak ez zuen sartzea nahi. Azkenean, luzapenean Ander Arroyok korner batean burukada baten ondoren, gola sartzea lortu du, etxeko taldeari garaipena emanez.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen