Mondrak 3-1 irabazi du Euskalduna taldearen aurka Mojategin

0
1055
MONDRAGON CF

Jokin Gorostolak eta Iker Sanchezek egin dituzte talde zuri-morearen golak.

Mondrak gaur arratsaldean Euskalduna taldearen bisita jaso du Mojategin. Urteko lehen partidua etxean, eta urteko lehen garaipena izan da Asier Olaizolaren mutilentzat. Lehen minututik Mondrak nagusi izan da futbol-zelaian, eta 3. minutuan Jokin Gorostolak markagailua inauguratu du. Minutu gutxitara etxekoak bigarren gola egin dute, baina epaileak baliogabetu du, jokalariak eskuarekin baloia ikutu duelako. Emaitza honekin atsedenaldia heldu da (1-0). 

Bigarren zatian, Mondra indar berriekin atera da zelaira. Olaizolak egin dituen aldaketen artean Iker Sanchez atera du. Asmatu du entrenatzaileak egindako aldaketarekin, 9. minutuan Ikerrek taldearen bigarren gola egin du, eta 15.ean hirugarrena. Partidua bukatzear, Euskaldunak bere markagailua estreinatzeko aukera izan du (3-1).

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen