Mondrak 3-0 irabazi du, eta igoera matematikoa hurbil dauka

0
841

Talde zuri-moreak atzo Euskalduna taldeari irabazi zion, eta gaur Aloña Mendik galdu izan balu, talde zuri-morea igoera matematikoa izango luke. Alabaina, oñatiarrek euren partidua irabazi dute. Mondrak datorren asteburuan Ilintxaren aurka jokatuko du.

Gari Nuñez entrenatzailearen ekipoak atzo arratsaldean etxeko lanak egin zituen, eta 3-0 irabazi zion Andoaingo taldeari.

Goleatzaileak Andoni, Valle eta Iñigo (penaltiz) izan genituen, eta partiduaren ostean taldeak eskerrak eman zizkien zaleei, batez ere Brigada Morea taldeari.

Datorren jardunaldian Gari Nuñez entrenatzailearen taldeak Ilintxarekin neurtuko ditu indarrak Legazpin.

Gauza bera egingo du Aloña Mendik Danena taldearen aurka Zizurkilen. Hortaz, Mondrak aukera berri bat izango du igoera matematikoa lortzeko, aupa Mondra!

Sailkapena, hemen klikatuz

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen