Gaurkoan Mondrak garaipena lortu du Añorgaren aurka, Aritz Arizmendiarrieta eta Iker Sanchezen golei esker.
Futbolak ireki du asteburu honetako kirol jardunaldia. Gaur larunbata, arratsaldeko 16:30ean, Mondra taldeko mutilek Añorga hartu dute Mojategiko futbol zelaian.
Mondra eta Añorga hutsean iritsi dira atsedenaldira. Bigarren zatian, ordea, Mondraren bi golek garaipena eman diote orain bosgarren postuan dagoen taldeari, 28 punturekin.