Mondrak, 10 jokalarirekin, Ordiziaren aurka berdindu du

0
1203
Santxo

Iker Sanchezek sartu du zuri-moreen gola. Klubak adierazi du “epailearen lan kaxkarra egin duela”. Datorren jardunaldian Mondrak derbya izango du Bergaran.

Mondrak, Euskaldunari 3 eta 1 irabazi ostean, gaur Ordizia hartu du Mojategin. Asier Odriozolak ondoko hamaikakoa zelairatu du:
1 Haritz Ezpeleta
2 Aritz Arizmendiarrieta
3 Danel Mena
4 Julen Aranbarri
5 Julen Barrutabeña
6 Iñigo Arizmendiarrieta
7 Ohian Rodriguez
8 Julen Valle
9 Asier Sanchez
10 Gorka Eraña
11 Jokin Gorostola

Lehen zatian ez da ia gol aukera argirik izan, eta Gorka Eraña erretiratu behar izan da. Bere tokia Iker Sanchezek hartu du. Lehia husnako markagailuarekin iritsi da atsedenera.

Bigarrenean bai Mondrak (Iker Sanchezen bitartez) baita Ordiziak ere gol bana sartu dute. Gure taldeak 10 jokalarirekin bukatu du partidua, eta klubetik adierazi dute “epaileak lan kaxkarra egin duela”. Hala ere, puntu bat lortzeko gai izan da.

Datorren jardunaldian derbya izango du Bergaran. Urdinak sailkapeneko azken-aurrekoak dira.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen