Mondrak 1-2 galdu du UDAren aurka, Elgoibarrek irabazi du Arrasate Hiria

0
765

Talde zuri-moreak denboraldia prestatzen jarraitzen du. Taldearen gola Iker Perezek sartu du, eta finalari dagokionez penaltietan Elgoibarrek Bergarari irabazi dio.

Mondrak gaurko partidua baliatu du probak egiten jarraitzeko, sasoian jartzeko eta oro har denboraldia prestatzen jarraitzeko.

Cristian Levis entrenatzaileak ondoko hamaikakoa zelairatu du lagunarteko derbiari ekiteko:

  • Gaizka atean
  • Xoxin, Pasku, Marco eta Aitzol defentsan
  • Valle, Txito eta Iñigo erdialdean
  • Pipo, Oxel eta Arroyo aurrealdean

Bi taldeek bero handiari eta eguzkiari ere aurre egin behar izan diete. Lehena gola sartzen aretxabaletarrak izan dira.

Etxeko taldeak gaur lan handia egin du nahiz eta garaipena ez eskuratu. Esfortzu kolektiboan ere parte hartu dute Josu Arizmendiarrietak, Jokin Mujikak, Arizagak, Iker Perezek,…

Norgehiagokako 72. minutuan alde handitzea lortu dute, eta partiduko 88. minutuan Iker Perezek, UDAren akats bat baliatuta, 1 eta 2koa sartu du. Emaitza honekin amaitu da lehia.

Finalari dagokionez, oso zirraragarria izan da batez ere azken minutuetan: Elgoibar 0 eta 1 irabazten ari zen baina Bergarak azken segundoan gola sartu du.

Alabaina, penaltietan elgoibartarrak finago aritu dira, eta Arrasate Hiriaren XXXVIII. edizioa irabazi dute. Jokalari onenaren saria Elgoibarko atezainak lortu du.

Ondoren sari banaketa argazkiak dituzue:

Txapelketako irabazlea, Elgoibar:

Txapelketako bigarren, Bergara:

Txapelketako jokalari onena, Bergarako atezaina, Andoni Escalona:

Zorionak saridunei eta aupa Mondra!

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen