Mondrak 0-4 galdu zuen atzo Mojategin

0
576

Mondrak ezin izan zuen atzo Eibar mendean hartu bere etxean eta, norgehiagokako uneetan joko bikaina egin zuen arren, Eibarren gol goiztiarrak berehala bideratu zuen bisitarien garaipenerako bidea. Partidak, hala ere, sekulako arrakasta izan zuen eta arrasateko zaleek asko gozatu zuten futbola zuzenean ikusten. Izan ere, hilabete guzti hauetan ez dute posible izan. Azkenean etxekoek 0-4 galdu zuten.

Gaur egun, Mondra bosgarren postuan dago 13 punturekin eta Eibar, ligako bigarren postuan 3 puntu gehiagorekin. Asteburuan zehar jardunaldiko gainerako partidak jokatuko dira. Datorren astean Mondra Zarautzera joango da txapelketa honetan puntuak batzen jarraitzeko asmoz.

ERANTZUN BAT UTZI

Zure iruzkina utzi, mesedez!
Sartu zure izena hemen